Jasangarritasuna: CO2-ko isuririk bota gabe lan egiten dugu, ingurumena babestuz eta etorkizun berdeagoa sustatuz.
Berrikuntza: Aitzindariak gara sektorean, eta teknologia eta metodo berrien bila gaude beti gure prozesuak eta zerbitzuak hobetzeko.
Kalitate integrala: Kalitate handiko zerbitzu oso bat eskaintzen diegu mahastizaintzaren eta ardogintzaren enpresei, prozesuaren etapa bakoitza bikaintasunez gauzatzen dela bermatuz.
Erantzukizuna: Etika eta konpromisoarekin lan egiten dugu, hondakinak behar bezala tratatzen direla bermatuz eta tokiko komunitateen ongizatera lagunduz.
Lankidetza: Bezeroekin eta kideekin harreman estua eta konfiantzazkoa sustatzen dugu, elkarrekin lan eginez ekonomia zirkularraren aldeko guztion helburuak lortzeko.
Tokiko konpromisoa: Gure eskualdearen garapenari era aktiboan laguntzen diogu. Gaur egun Zanbrana 1. ahultasun-maila duen arreta bereziko eremua da. Lana sortzen dugu eta tokiko hazkunde ekonomikoa sustatzen dugu, gure komunitatea suspertzen eta sendotzen lagunduz.
Ziurtapena: Lehengaiaren trazabilitate zorrotza egin ondoren, mahastizaintzaren eta ardogintzaren enpresek CO2-KO ISURIRIK EZ ziurtapena jasoko dute. Hori da bezero hornitzaileekin dugun konpromisoa, lehengaiaren trazabilitatea ziurtatuz eta enpresek hondakinekin sortutako karbono-aztarna txikitzen lagunduz.